URDAIBAI. KRONIKA

 

 

Maiatzean Urdaibai aldera egin genuen bisita eta egun ederra eman genuen bertan.

Leku zoragarria da eta ikusteko eta ikasteko gauza ugari dago inguruan. Hainbat ikaslek bertan ikusitakoa kontatu digute.

 

Duela hainbat aste, Urdaibaiara joan nintzen euskaltegiko beste talde batzuekin hegaztiak ikusteko.

Leku zoragarria da eta oso ondo dago prestatuta hegaztiak ikusteko. Gainera, eguraldi ona zegoen.Hango monitoreek hegaztiei buruz asko dakite eta erakutsi ziguten nondik nora joaten diren hegaztiak, zeintzuk diren beraien atseden lekuak…

Hala ere, esan ziguten nola harrapatzen dituzten hegaztiak, nola jartzen dizkieten GPS eta eraztunak.Urdaibaiko hegaztirik garrantsitsuena arrano arrantzalea da.Kontatu ziguten, arranoak haztea eta kantitatea handitzea asko kostatzen zaiela, zeren arrano txitoak jaio ondoren, lehengo bi urtetan arrano asko hiltzen dira istripuengatik.

Urdaibaian hegazti-mota desberdinak ikus ditzakegu, adibidez, ahateak, ubarroiak…. Nire taldean arrano bikote bat ikusi genuen. Oso politak dira. Zuhaitz lehor gainean zeuden, geldi-geldirik mareagora itxaroten.

Gero, bazkaltzera joan ginen. Janari ona eta giro ona, ezin dut gehiago eskatu. Txango honetan oso ondo pasa nuen.

Ainara

 

Ze ideia polita izan den Urdaibaiera joatea!

 

Asko ikasi genuen, hegazti mota pila batek (ubarroiak, lertxunak. miru beltzak eta abar) prestatzen dituzte habiak paduran.

Hegaztiak iparraldetik eta hegoaldetik heltzen dira kilometroak eta kilometroak hegan egin ondoren, bolada batean bertan gelditzeko. Urtero zeharbide berdinean ez dira galtzen, eta badakite ze lekutan jaitsi behar duten jateko eta edateko.

 

Josefina

 

 

 

 

Ainara López

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude