URDAIBAIRA TXANGOA

Maiatzean Urdaibaiko inguruak ezagutzeko baliatuko dugu. Berezko inguru paregabea da Urdaibai eta urtero jende ugari erakartzen duena. Baina ez gara gizakiak Urdaibai bisitatzera joaten garen bakarrak.

Gizakiez gain, urtero hegazti mordoa ere etortzen da Urdaibai aldera eta horregatik  BIRD CENTER delakoa kokatu zuten bertan. Hitzordua dugu bertan bisita egiteko, eta bertako jendeak ederki azalduko digu urtea joan urtea etorri Euskal Herrira zein hegazti etortzen diren. Eguraldiarekin lotutako informazio ugari ere jasoko dugu bertan.

Animatu eta zatozte gurekin!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude