Urte berri, asmo berri: eta zuk, zein asmo dituzu 2014rako?

urteberrirakoEkin diogu urteko lehen asteari, hasi gara berriro eskolak ematen, eta hara nola, asmo onak eta desioak ageri dira bazte guztietaik. Denak onak, oso onak. Lehenengoa aurten euskara ikastea, asko ikastea, pila bat! Azterketak gainditzea ere bai noski, baina batez ere ikastea, eta erabiltzea eta… Zenbat asmo eder aizue! Zenbat iraungo ote digute, hau da, noiz arte? Aste Santura bitartean akaso? Kontuan izan aurten Aste Santua apirilean datorkigula, eta ez hasiera-hasieran gainera… Beno, ba, ilusioak ahultzen eta zapuzten hasi aurretik ekin diezaiogun zerrenda majo bat egiteari! Esan bezala euskara ikastea dugu lehenengoa, eta berau ipiniko dugu aurrenekoa zerrendan. Lau ikasgelatan galdezka ibili ondoren, erantzunak bateratu, eta honako zerrenda geratu zaigu. Ea zuek aberasterik daukazuen!

1 Euskara ikastea eta erabiltzea. Azterketa gainditzen badugu askoz hobeto.
2 Argaltzea. Zenbat ez dugu esango badaezpada…
3 Erretzeari uztea.
4 Kirola egitea. Gehienek ibiltzea aipatzen dute, baina bada korrika egiten hasi nahi dutenak dezente dira.
5 Zaborrak gero eta hobeto birziklatzea.
6 Seme-alabekin denbora gehiago egotea.
7 Lagunekin harremana sendotzea.
8 Gehiago irakurtzea, euskaraz nahiz erdaraz.
9 Informatika eta sare-sozialei buruzko formazioa hobetzea.
10 Antzerki, kontzertu eta erakusketa gehiagotara joatea.
11 Armairuak hustu eta beharrezko gauzak bakarrik uztea.
12 Ogia egiten ikastea.
13 Bidaia luze bat (edo motz batzuk) egitea aurten.
14 Dirua aurreztea.
15 Lasaiago bizitzen ikastea.
16 Etab. etab. etab.

Ez dakigu oso errealistak izan ote garen, baina urtarrileko lehen egun hauetan gure iazko ohitura txar guztiak zuzendu, eta bizimodu berriari ekin nahi diogula dirudi.

Ondoren ariketa bat egin dugu, eta aholku batzuk jaso ditugu gure helburuak modu eraginkorrean planifikatu, eta bete ahal izateko.

Bukatzeko, bideo bat ipini dugu, ea gure asmoak ohikoak diren edo originalak izan garen ikusteko. Bertan, hainbat pertsona ezagunek euren asmoak zeintzuk diren azalduko digute(Amets Arzallus, Oinatz Bengoetxea, Zuhaitz Gurrutxaga, Toti Martinez de Lezea, Abel Barriola, Asier Odriozola, Pou Anaiak, Josebe Iturriotz eta Alberto Iñurrategi besteak beste).

Ariketa hau egitera animatzen zaituztegu, baietz ondo pasa!

Zein dira zure asmoak 2014rako?

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude