Urte bukaerako agurra Irisarritik

wind-cover

Hegoaldeko adixkideeri agur Irisarritik. Agian denek Eguberri onak pasatu dituzue. Hemen ere usaia zaharrak segitu ditugu, eta familian ospatu Eguberriak ongi jan eta edanez elgarrekin. Beharrik, bezperako haize ikaragarria eztitua zen, zeren lotsatzekoa zen kanpoan ibiltzea! Irati, ez dakit ezaguten duzuen, Donibane Garaziko kaskoan, 220 kilometroz goiti negurtu dute oreneko abiadura! Ez da deus, ez?

Beraz, 2013 ari zaiku bukatzen, eta 2014eko, gogoan ditut zuentzat gauza hoberenak oroz gainetik osagarri on bat eta familian goxotasun ttipi haundi guzientzat.

Deneri zorionak eta musu beroenak, Irisarriko Maddiren partez.

Egilea: Irisarriko Maddi
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude