Yogurrak etxean egitea, berriro boladan

yogures1-640x250Ez dakit zuenean, baina gure etxean yogur mordoa jaten dugu; udan bezala neguan ere. Bakoitzak berea du gainera; marrubi zaporeduna, naturala, hezurrentzakoa, griegoa… Ez dago samurra denen gustua asetzen! Baina bai, bada yogur bat denen gustua egiten duena; etxean egiten dugun yogur naturala. Izan ere, berriro boladan dago yogurra etxean egitea. Arrazoi asko daude 70. hamarkadako yogurtera zahar haiek berreskuratzeko: erraza da egiten, goxo-goxoak dira, merkeak eta ekologikoki interesgarriak, supermerkatuetan erosita baino askoz zabor gutxiago ari baikara sortzen.

Gure amak Taurus yogurtera erabiltzen zuen, baina nik haren bertsio eraberritu bat erabiltzen dut gaur egun. Ez da garestia, eta nire ustez oso tresna erabilgarria da.

yogurteraAldiko sei yogur egin daitezke bertan. Prozedura oso erraza du, lehenik esnea epeldu egin behar da (30º inguru), eta ondoren yogur natural bat gehituko diogu. Nik esne osoa erabili ohi dut, baina gaingabetuarekin ere egin daiteke. Egurrezko koilara bat erabiliko dugu, burdinezko tresnak ez dira erabili behar. Ongi irabiatutakoan, yogur poteetan sartuko dugu, eta yogurterari tapa ipiniko diogu (kontuz! yogur ontziei ez!). Botoiari eman, eta zortzi bat orduz utzi, egokiena gau osoan edukitzea da. Goizean hozkailuan sartu, eta ordu pare bat igarotakoan jateko moduan egongo dira.

Zaporetako yogurrak nahi dituzuela? Ba esne osoa erabili, eta nahi duzun zaporedun yogurra gehitu. Esnekiak liseritzeko arazoak badituzu, eta sojazko yogurrak jaten badituzu ez dago arazorik. Honelakoak ere egin ohi ditugu etxean, sojazko yogur bat eta sojazko esnea behar dituzu. Hori bai, sojazko esnea besterik ez duen esne begetala hauta ezazu mesedez, bestela ez zaizkizu ongi mamituko (maiz azukrea eta beste hainbat gai kimiko izaten dituzte).

Zazpi edo hamar bat egunean ongi mantentzen dira hozkailuan. Ah! eta bigarren aldiz egiten ditudanean ez dut yogurra erosi beharrik, aurretik neuk egindakoa erabiltzen dut. Horrela dozena bat aldiz egin dezaket, baina hortik aurrera yogur berria erostea aholkatzen dizuet; bestela oso yogur garratzak egingo baititugu.

Anima zaitezte, eta on egin!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude