Zazpi aldiz elur

7aldizelurJoan den asteazkenean, goizeko hamaiketan, euskaltegiko lagunekin Victoria Eugenia antzokira joan nintzen, “Zazpi aldiz elur” ikuskizuna ikustera. Mikel Laboaren bizitzari buruzkoa zen.

 

Antzezlana zazpi ataletan egituratzen da, eta atal bakoitzean Laboaren bizitzaren zati bat kontatzen da. Oso polita izan zen, eta asko gustatu zitzaigun. Aktoreen lana oso ona izan zen. Musikari dagokionez, Laboaren eta beste artista batzuen kantak entzun genituen. Pianoa jotzen Iñaki Salvador, Mikel Laboarekin hainbat urtetan ibilitakoa, eta abeslari Maria Berasarte, abeslari donostiarra, izan genituen. Ttanttaka Teatroak ekoiztutako lan hau Bernardo Atxagaren testutik abiatuta sortu dute. Hasieran, elurraren inguruan hasi ziren hitz egiten, eta Mikel Laboaren bizitzako pasadizoak kontatzen. Izan ere, Mikel Laboa hil zen egunean ere, elurra egin zuen. Momentu eder eta hunkigarri asko izan zituen obrak, eta hunkitu ere egin ginen.

Zoragarria!

Andone, Begoña, Maria Luisa, Karmele… Pinttoren ikasleak

Egilea: Pintto
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude