ZEIN EDERRA DEN NATURA!

Natura1

Askotan, inguruan ditugun lekuak ez ditugu estimatzen behar bezala. Baina badira une berezi batzuk gure bizitzan, zergatik ongi jakin gabe,  leku horiek atentzioa ematen digutena. Ismaelek kontatu digu horrelako esperientzia bat.

Udazken honetan Basaburua haranera (Nafarroan iparraldea) joan naiz, perretxiko bila…

Egunsentia ondoren, baso barrura sartu nintzen…

Bat-batean, zeruan arrano beltz handia agertu zen: hegan azkar egiten zuen.

Mendiko animaliak, ugari, oso urduri jarri ziren. Basurde bat, oso zaharra zen, urtegira zuzen-zuzen joan zen eta han ur azpian gelditu zen.

Bestalde, txantxagorri bat eta bele bat elkarrekin abesten hasi ziren. Bikote bat osatu zuten eta, orduan, gainerako animaliek (satorrek, gardatxiloek, mendiusoek eta abarrek) bakoitzak bere lekuan, entzun zuten mirari hori…Noski, errekatxoko ura abesten ere bai…

Orduan, konturatu nintzen: zein ederra den natura!

Egilea: Debia
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude