ZELAIA SAGARDOTEGIRA BIDEAN

 

Joan de hilean, txango bat egin genuen: helburua Zelaia sagardotegira iristea izan zen, bazkaltzera. Urtero euskaltegiak ikasleentzat antolatzen du bazkari hau.
Martxoaren 27an goizeko 9:30etan Arzak jatetxearen aurrean Maiterekin eta ikaskide batzuekin geratu ginenez, Fermin, Luis eta hirurok goizeko 8:45etan Madrid hiribidetik abiatu ginen.
Goizeko 9:30ak inguruan 9 lagun irten ginen Arzaketik eta Zubiaurre Paseoa zeharkatu genuen gero, eskailera elektriko batzuetan igo ginen eta plaza bat pasatu genuenean, Ibarrolaren eskultura bat “Las Siluetas” ikusi genuen. Kaleari zuzen jarraitu genion eta Txara ondoan pasatu ginen. Garbera atzetik jarraitu genuen eta Lau Haizeta tabernara iritsi aurretik, antxume batzuk ikusi genituen.


Eguraldia ezin hobea zen eta San Markosen bidearen inguruan zelaia oso berde zegoen, zuhaitzak lorez beteta zeuden gainera; ardi asko ikusi genituen eta argazki batzuk egin nituen pasatzean. Egun bikain atera zen!
Ondoren, aldapara iritsi ginenean San Markos igotzeko, eskuinera bide bat hartu genuen, Perurena baserriraino

. Bat-batean, Aitzetako Txabala Trikuharria norabidean kartela ikusi genuen eta joan egin ginen ikustera. Trikuharria historiaurreko hilobia da. Han, argazki batzuk egin genituen.
Bide, zuhaitz eta ikuspegi politen artean pentsatu nuen, garai hartan, jendea nola bizi zen.
Ibilbidearen erdian gindoazenean, Frantxilla jatetxean gelditu ginen sagardo eta pintxo batzuk hartzeko. Ederra, hamaiketakoa!
Jan eta edan ondoren, martxari jarraitu genion. Santiagomendiraino igo ginen bistak ikusteko; gero Ermaña jatetxeraino jaitsi ginen eta, beti bezala, antzarak karranka asko egiten ari ziren.


Aldapa jaisten ari ginela sagardotegi batzuk ikusi genituen.
Azkenik, Zelaia Sagardotegira iritsi ginen. Han, ikasleen eta irakasleen artean, oso giro atseginean, bazkaldu eta edan egin genuen.


Datorren urtean errepikatzeko prest!

Manu

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude