Zer arraio ote dia pantaloiak?

Orain dala urte batzuk, 20 bat urte gitxi gorabehaera, Vitorixan eta ez Gasteizen, neretako garai hartan Gasteizik ez baitzan existitzen, lekitxar bi eta bi elgoibartar bizi giñan pisu hotz eta kaskar batian.

Neguko egun hotz batian ikasten ai nintzala lekitxarretako bat hurbildu eta esan zostan:

– Aizu, kanpuan dakazuzen pantaloiak bustitzen dakazuz.

– Pantaloiak? Nik ez dakat pantaloirik kanpuan, Loreanak edo Maitenak izango dia.

– Ez,beraiei galdetu dotset eta.

Pisukideak alde ein zun eta ni handik gutxira jaiki eta leihoan kanpoan zintzilik zeozen kuleruak neriak ziala ikusi nun eta pisukidiangana jun nintzan eta esan notsan:

– Bazenekan esatia pantaloiak kuleruak diala!

– Ez haserretu , neska! Hurrengo baterako badakizu.

Horrelakoak makina bat aldiz gertau jatazen eta hitz berri asko ikasi nitxun lekitxarrekin bizi izan nintzan bitxartian.


Egilea: E-poxpolin
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude