Zergatik gainditzen du hain jende gutxik EGA azterketa?

EGAEuskara 30 urteetan arautu den hizkuntza bat da. Hasiera, hainbat euskalkik osatzen zuten hizkuntza zen, norberak bere herrian edo eskualdean hizkera, arau eta esaera propioak izanik. Horrek guztiak hizkuntza bateratzea ez zuen batere errazten eta Euskara Batua sortu zen, euskaraz mintzo ginen guztiok arau berdin batzuez arautzeko, bai gramatikalki, bai terminologikoki. Egoera horrek, egindako ahalegin askorekin batera, euskara sustatu eta bere erabilera asko areagotu zuen. Ondorioz, hiztunen hizkuntza maila aztertzea eta mailak zehaztu beharra ikusi zuten erakundeek,  beren lanpostuaren arabera behar batzuk zehaztuz. EGA azterketaren kasuan, C1 maila arautzen du, hau da, hizkuntza oso ondo menperatzen duen pertsona batena.

Orduan, Euskal Herrian bizi garen, euskaraz bizi garen eta euskaraz ikasi dugun askok zergatik ez dugu EGA azterketa gainditzen? Hasteko, ez da oso ulergarria pertsona batek nahiz eta ikasketak D ereduan egin, behin Batxilergoa bukatu eta EGA azterketara aurkeztean ez gainditzea. Horrek pentsarazten dit ikastetxeetan ematen den euskara maila ez datorrela bat bizitzan euskaraz egiteko eskatzen den mailarekin, eta hori arazo larria dela uste dut. Hala ere, ez dago argi zein den honen arrazoia: ikastetxeetan irakasten den euskara maila egokia ez izatea edota ikasketa horiek ez egotea Euskararen Gaitasun Agiria prestatzeko egokituta. Hainbat ikastetxeetan, adibidez, azterketa prestatzeko ordutegi trinkotik kanpo jartzen dituzte eskola gehiago, eta horrek erakusten du DBH edo Batxilergoan irakasten dena ez dela egokia.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, nire ustez,  EGA azterketa gainditzeko behar diren gaitasunak ikastetxeetan jorratu beharko lirateke eta,  horrela, ikasleek ez lirateke gainditu ezinik ibiliko eta egindako esfortzuek emaitza hobeak ekarriko lituzkete. Gainera, gero eta jende gehiagok lortuko luke EGA maila gainditzea, euskararen erabilera gero eta egokiagoa izango litzateke eta horrek, aurrerantzean, emaitza hobeak izaten lagunduko luke.
Uxue, EGAko ikaslea

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude