Zomorro jendea

Zomorroak, horiek izan dira gure gaurko ariketetan lagun izan ditugun izaki txikiak. Izan ere, zomorro jendeari buruz hitz egiten hasi, eta ezin bukatu aizue! Begira ezazue nolakoa geratu zaigun arbela! Aizue, eta zuek, denak ezagutzen al dituzue?zomorroak

Kutunenetakoa amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria, edo marigorringoa izan da. Denak berdinak zirela uste genuen, baina ez nonbait… Ikusi azpiko seikotea!

mariquitas

 

 

 

 

 

 

 

Tximeleta ere gustokoenen artean ipini dugu. Ba al dakizue zenbat hitz ditugun beroni deitzeko? Ia-ia tximeletak adina! Hara hemen batzuk: pinpilinpauxa, mitxeleta, zintzitoil, txiruliru, txiribiri, farfail, tximirrika, txilipitaina, sorgin-oilo, matxita, mitxirrika, jainkoilo eta apex.

tximeleta

 

 

 

 

 

 

 

Gure gelako podium-ean burruntziak irabazi du. Sorgin-orratz, mariorratz eta txerren-burduntzi ere deitu ohi zaio. Liluragarriak dira!

mariburduntzi

 

 

 

 

 

 

 

Ipurtargiak ere asko gustatzen zaizkigu. Ez dira aurrekoak bezain ikusgarriak izango, baina badute xarma.

ipurtargi

 

 

 

 

 

 

 

Matxinsaltoak ere asko gustatzen zaizkio gehiengoari, denetan berdeena ipintzeko eskatu didate; belar artean ikus ez dadin!

matxinsalto

 

 

 

 

 

 

 

Desatseginenen artean, orain boladan dauden zorriak aipatu ditugu. Sekula ikusi al duzue bertatik zorri bat? Ez da ba hain itsusia, ala?

zorria

 

 

 

 

 

 

 

Eta kakalardoa? Hemen mota askotakoak aipa ditzakegu, baina guri honako marroiska hau
gustatu zaigu. Ez digu nazkarik ematen!

kakalardo

 

 

 

 

 

 

 

Txingurri edo inurriak oso argi, alai eta langileak iruditzen zaizkigu. Hementxe duzue horietako bat:
txingurri

 

 

 

 

 

 

Eta bukatzeko ezpara, gaizto eta ziztalariren bat jarri beharko genuen ba!

ezpara

Egilea: Pinpilinperpauxa
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude