Zumaiako txangoa

Zumaiako ikuspegiaAzken txangorako ere, Ondarroakoan bezalaxe, eguraldi ederraz gozatu genuen! Zoragarria izan zen Zumaiako Flyschetan barrena ibiltzea!

Donostian trena hartu eta Zumaiako estazioan jaitsi ginen. Handik, Santiago bidea hartu genuen.

 

San Telmo ermita

 

Zumaiako Izurungo hondartzatik barrena hasi genuen ibilbidea, San Telmo ermitatik eta Algorri hondartzatik pasa eta Debako Elorriaga auzora iritsi arte.

 

Flyschak, Algorri hondartzanParajeak ederrak ziren, eta marea baxua zegoenez, Flyschak ikusteko aukera paregabea izan genuen. Badakizue zenbat milioika urtetako sekretuak gordetzen dituzten arroketan inprimatutako orri horiek?

Flyschak ederrak dira benetan, baina sorpresa ederragoak ere topatu genituen bidean…

Behiak

 

Ez, ez! Hauek ere polit askoak dira! Baina ez gara behiez ari! Beste sorpresatxo baten inguruan ari gara…

 

 

Erromesak

 

Noski! Santiago bidea egiten ari ziren erromes eder horietaz ari ginen! Hauek ere, gure inguruko txokoetan barrena zebiltzan, eguraldi ona aprobetxatzeko asmotan.

 

San Sebastian ermita

 

Elorriaga auzora iristean hamaiketa ederra egin genuen: pintxoak, sagardoa… Eta behin indarrak berreskuratuta, Arritokieta ermitatik barrena, Zumaiara buelta egin genuen. Bidean, muinoaren puntan, San Sebastian ermita ikusten zen.

 

San Jose iturriko urketaria

 

Zumaiara itzulitakoan, Harategiko kalearen amaieran dagoen San Jose iturrian atera genuen taldeko argazkia, bertako urketariaren eskulturarekin.

 

 

Ontziola

 

Txangoa bukatzeko azken sorpresatxo batez gozatu genuen. Astillerotan egiten ari ziren barku handia ikusi genuen. Bukatzen dutenean itzuli egin beharko dugu, bertatik ateratzeko gai izan ote diren ikusteko!

Egilea: Legazpi6
Data: | Kategoriak Asteroko aipuak | Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude